Planak eta ofertak

Hondarribiko udako planak

Hondarribia herri zoragarria da eta dakigunez mendia eta hondartza daukanez, aukera apartak daude plan desberdinak egiteko. Esate baterako udako plan asko ditugu. Udako garaian Hondarribiko hondartza jendez gainezka egoten da, toki oso aproposa delako deskantsatzeko, bainu bat hartzeko, kirolak praktikatzeko, momentu onak bizitzeko…

Udako kirol desberdinak praktikatu nahi badituzu, zure kabuz etorri zaitezke noski baina ez badaukazu kirol hori praktikatzeko materialik, hondartzan postu bat dago eta oferta itzelak dituzte. Postu hartan surfa, piragüismoa eta padel surfa praktikatzeko materialak aurkitu ditzakezu. Hiru kiroletako bakoitza praktikatzeko ordu batez 10€ ordaindu beharko duzu, haiek materiala, hau da, taula, arrauna eta salbamendu-jaka ematen dizkizute eta zuk ekarri beharreko gauza bakarra ondo pasatzeko gogoa da. Gainera, kirol hauek ez badituzu inoiz probatu 5€ gehiago ordainduz gero, monitore batek lagunduko dizu kirol hauetaz gozazten. Beraz padel surfa, surfa edo piragüismoa praktikatu nahi badituzu Hondarribiko hondartzako postura hurbildu zaitez !

https://pixabay.com/es/photos/stand-up-paddle-surf-surf-de-remo-360961/

Bestalde, Hondarribian ere, bela praktikatzeko aukera dago. Profesionalki aritu nahi ezkero, belako kluba daukagu hemen baina udako planak egiteko aukera daukazu ere. Udan belan aritzeko ontzia alkilatu nahi baduzu 15€ ordaindu behar duzu ordu bakoitzeko eta ez badakizu bela-ontzian aritzen 10€ gehiago ordainduz gero monitore baten laguntza jasoko duzu eta ibilbide desberdinak erakutsiko dizkizu, kirol honetaz eta Hondarrribiko paisaietaz gozatzeko. Beraz bela kirola probatu nahi baduzu Hondarribiko kaia-ren ondoan dagoen bela klubera etorri zaitezke.

https://pixabay.com/es/photos/optimist-navegar-velero-3618487/