Txapelketak

Korrika txapelketak

Hondarribia herri oso kirolaria da. Kirola egiteko aukera apartak ditugunez, herritarrek kirola maite dugu. Adibideetako bat, korrika egitera ateratzen den jendea da, edozein adinetako jendea geroz eta gehiago animatzen da korrika egitera. Hainbat ibilbide daude Hondarribian korrika egitera ateratzeko bakoitza bere kabuz, baina horrez gain lasterketak egiten dira. Adibidez “Beñat Elzo” edo “San Silbetsre”.

Beñat Elzo

Lasterketa hau Beñat Elzoren omenez egiten da. Beñati 2013ko azaroaren 1ean Jaizkibeletik korrika zebilela bihotzeko batek eman zion eta zoritxarrez hil egin zen. Horregatik, urtero azaroak 1ean lasterketa hau egiten da haren omenez eta irabazten den dirua urtero gaixotasun desberdin bat laguntzeko erabiltzen da.

Bertan Hondarribiko eta kanpoko hainbat korrikalarik parte hartzen dute eta 2 lasterketa desberdin daude: mendi lasterketa eta familien lasterketa. Parte hartzeko 9:00tan hasten den mendi lasterketan 10€ behar dira, haiek dortsala ematen dizute, zure denbora kontrolatzeko “txip” bat eta baita kamiseta ere. Bukatzerakoan sariak banatzen dira eta nomalean bazkari bat antolatzen da. Beraz animatu zaitezte, ondo pasatzera, kirola egitera eta gaixotasunei aurre egiten laguntzera !!!

San Silbestre

Urtero abenduaren 31n San Silbestre lasterketa ospatzen da. Lasterketan edozein adinarekin parte hartu daiteke eta kirola maite dutenentzat urtea amaitzeko aukera aproposa da. 6km-ko lasterketa da eta irabazitako dirua gaixotasun arraroak ikertzen dituen federazio espainiarrarentzat doa. Hondarribin egiteaz gain Espainian zehar beste hainbat herritan ere ospatzen da. Parte hartzeko 17€ ordaindu behar dituzu eta haiek kamiseta, dortsala eta zure denbora kontrolatzeko “txip” bat ematen dizkizute. Beraz urtea modu desberdinean amaitzera animatu !!!

https://youtu.be/zMSDr2ttb0Y