Prebentzio taldeak antolatutako txapelketak
Udaran Hondarribiko prebentzio taldea jarduera ugari egiten ditu, yincana ugari, irteera desberdinak, hondartzan volleyball eta futbol txapelketak…
Yincana desberdinak egiten dituzte. Batzuetan jendea biltzen dute eta oztopo zirkuitoak egiten dituzte. Normalean sariak ematen dituzte. Urtean behin yincana berezia egiten dute “Conquis” izeneko txapelketa bezala, baina gazteentzat eta froga desberdinekin. Irabazleari saria ematen zaio, lehengo urtean “Irrisarriland” tirolina parkera joateko hiru sarrera eman zioten irabazleari.
Urtean behin irteera bat prestatzen dute 10-15 gazteekin eta Euskal Herriko herri batera joaten dira asteburu bat eta bertan jolasak eta yincanak egiten dituzte. Lehengo urtean Lesakara joan ziren eta oso ondo pasa zuten.
Udaran Hondarribiko Prebentzio taldeak hondartzan futboleko porteriak eta volleyball-eko sareak jarzten ditu jendeak doain jolasteko. Gainera txapelketak antolatzen dituzte. Futbolean 5 pertsonako taldeak behar ziren apuntatzeko eta volleyball-ean gutxienez 4 pertsona. Irabazleari jolastu duzun txapelketaren baloia oparitzen dizute eta kamiseta bat. Hau da, futboleko baloi bat eta volleyball-eko baloi bat.
Animatzen dizuet haien sare sozialak ikustea eta txapelketetan parte hartzera oso dibertigarria delako!!!