Instalazioak eta kirolak

Futbola

Futbola munduko kirol famatuenetako bat da. Futbolaren helburua aurkariaren porterian baloia sartzea da eta profesionalki hamaika hamaikaren aurka jokatzen da. Partidoak 2 zatitan banatzen dira eta bakoitza 45 minutu irauten ditu.

Futbola instalakuntzak Hondarribin

Hondarribin aukera asko daude futbolean jolasteko, Amute auzoan zelai bat dago areto futboleko porteriekin eta areto futboleko zelai tamainarekin, zelaiko lurra belar artifizial da baina oso-oso gastatuta dago eta bertako zelaia 1m-ko horma batez inguratuta dago. Ondoren, Soroetan Amuteko zelai berdina dago.

Puntalean Amuteko zelai berdina dago, baina, hormarik gabe eta Mendelun beste futbol zelai bat dago, Amuten dagoen antzekoa, baina, lurra asfaltoa da eta ez ditu hormak.

Hondarribiko kiroldegian futbol taldeak entrenatzen du, eta futbol 11-ko zelaia dago. Zelaiaren bandetan futbol 7-ko porteriak daude eta bertan ere jokatu dezakezu. Zelaiaren lurra belar artifiziala da. Zelai horren inguruan beste bi zelai txiki daude eta Kiroldegian ere beste futbol 7-ko zelai bat dago belar artifizial gastatuagoarekin.

Kiroldegiaren ondoan Hondarribiako futbol taldearen zelaia dago, belar naturala du baina itxia dago, Edozein ez jokatzeko. Bakarrik Hondarribiako futbol taldeak jokatzen ditu bertan partiduak.