Instalazioak eta kirolak

Saskibaloia

Argi dago, saskibaloia munduan zehar asko jokatzen den kirola dela. Bost bosten aurkako kirola da eta helburua, paseak eginez aurkarien saskian baloia sartzea da. 10 minutuko 4 zatitan banatzen dira partidoak eta denbora amaitzen denean saskiratze gehien lortu dituen taldeak partidoa irabazten du. Kirol guztietan kategoria maila desberdinak daude, kasu honetan maila altuena 1. maila da eta esaten da NBA dela ligarik garrantzitsuena. Ondorioz, hainbat jokalari famatu atera dira kirol honetatik, esate baterako, Michael Jordan, Kobe Bryan, Stephen Curry, Lebron James… Baina dakigunez, saskibaloi profesionalaz gain, sakibaloia kirol aparta da lagunekin gozatzeko.

https://pixabay.com/es/photos/baloncesto-estadio-440057/

Saskibaloia Hondarribian

Munduko beste toki askotan bezala Hondarribian ere saskibaloira jokatzeko aukera aparta dago. Hainbat zelai daude kirol entretenigarri hau praktikatzeko.

Esaterako, Amuten zelai bat dago 3 saskiz osaturik, saski bat altuera baxuarekin eta 2 altuera normalarekin. Lurra gorria da eta zelaia zirkularra. Toki aproposa saskibaloira jokatzeko.

Ondoren, parkeetako futbol zelaietan ere saskiak daude porteriaren goialdean baina hauek ez dira oso maiz erabiltzen.

Amaitzeko, azaldu ditugun zelaiez gain, kiroldegian zelai zoragarriak ditu Hondarribiak. Barnealdean zelai profesional bat dago eta bertan Hondarribiako saskibaloi taldeak partidoak jokatzen ditu, baina partdioak ez daudenean edozeinek gozatu dezake intalazioetaz. Gainera, kanpoaldean zelai txikiago bat dago aproposa dena lagunekin jokatzeko.

Ikusi dugunez, Hondarribian saskibaloian jokatu daiteke gozatuz, beraz animatu zaitezte !