Planak eta ofertak

Hondarribiako bidegorriak eta ibilbideak

Hondarribian bidegorri eta ibiltzeko toki dexente daude eta oinez edo txirrindan ibiltzea gustatzen bazaizu hemen bide hoberenak erakutsiko dizkizut.

Ibiltzea gustatzen bazaizu Hondarribian aukera asko dituzu: Hondartzaren itsasertzetik, Hondarribiako menditik edo herritik. Menditik gustuko baduzu aukera desberdinak dituzu: Amutetik Santiagotxora eta bertatik Guadaluperarte igo zaitezke. Herritik paseatzea nahiago baduzu Alde zaharretik eta ondoren Marina-tik ibilbide ederrak ikusiko dituzu, Paseo Butroia eta San Pedro kalea hondarribiko kale politenetakoak dira.

Bizikletaz ibiltzea nahiago baduzu Hondarribia bidegorriz beteta dago, Puntalean kostaldetik paseo butroira arte bidegorri bat dago eta itsasoa ikusten zoazen bide bat da. Kiroldegitik Hondartzara eta Kai berrira arte iristen den beste bidegorri bat dago. Mendira nahiago baduzu ibiltzen egiteko aukera bera duzu, hau da, Amutetik Santiagotxora eta bertatik Guadalupera arte, gainera bizikletaz Guadalupetik Antenetara joaz zaitezke. Biteri eskolatik Muliateraino beste bidegorri bat dago. Orain dela gutxi Kosta Kalean bidegorri berriak jarri dituzte. Hondarribiko kanpoaldean Amutetik Irungo Hospitalera arte bidegorri bat dago eta bidegorri horretatik baratzak, animaliak… ikusten zoaz.

https://pixabay.com/es/photos/carril-bici-la-carretera-1464459/