Hondarribikirolak
Proiektu berritzaile honetan zehar, hainbat helburu ditugu hondarribikirolak konpainiako kideek.
Hasieratik argi geneukan zein zen gure helburu nagusia: Hondarribiko biztanleei edo kanpoko biztanleei Hondarribin kirola praktikatzeko plan zirraragarriak proposatzea eta Hondarribin kirola praktikatzea sustatzea.
Horretarako web gune hau diseinatu dugu eta bertan hainbat atal sortu ditugu Hondarribin kirola praktikatzeko. Horien artean, plan desberdinak (adinarekiko, gustuekiko…), Hondarribin praktikatu daitezkeen kirolak, deskontu itzelak…
Taldekideak
Proiektu honen egileak 4 DBH-ko Talaia eskolako Jon Lera, Julen Rangel eta Anaitz Pardavila ikasleak gara. Hondarribiko gazte kirolariak gara, txikitatik kirolaren munduan gabiltza eta horregatik sortu dugu web gune hau.
Espero dugu gure web guneak lagundu izana eta hemendik aurrera kirolean aritzen ez bazinen, orain aritzea edo kirolean aritzen bazinen plan eta kirol berriak aurkitu izana.